- Egilea: Alberto Irazu
- ISBN: 978-84-9172-014-0
- EAN: 9788491720140
- Argitaletxea: PAMIELA
- Bilduma: SAIO ETA TESTIGANTZA
- Hizkuntza: Euskara
- Edizio urtea: 2017
- Formatua: RUSTIKA
- Orri kopurua: 240
- Neurria: 210x150x16
STOCKEAN Artikulua stock-ean. Artikulu hau eskuragarri dago elkar.eus gunean. Stock-ean dauden artikuluak 48 orduko epea (lan egunetan) amaitu aurretik ateratzen dira biltegitik. Entrega-epea aldatu egingo da bidalketa moduaren eta eskaera herriaren arabera.
Rocka puntua!, Alberto Irazu: Zestoa, 1964ko martxoak 19. Bertso saioa Joxe Lizaso, Joxe Agirre, Basarri eta Uztapiderekin. Halako batean, Joxe Mari Iriondo gai-jartzaileak puntua jarri dio Uztapideri: «ikasi al dituzu rock and roll eta twist?». Uztapidek kopeta zimurtu du: oin deserosoak baino zerbait gehiago dira hitz arrotz horiek, bizimodu txarrarekin lotuta daude, atzerritarrek ekarritako ohitura berri gaiztoekin.
Zer ez da aldatu ordutik hona! Uztapidek imajinatu ezineko parabola osoa gertatu da berrogeita hamar urteotan: lehenbizi euskara sartu zen rock eta twist izeneko lurralde arrotzetan, ondoren bertsoa barneratu zen hor barruan, eta behin bertsoa doinu horietan ezkutatuta, pop rock kulturako abesti bakan batzuk bueltan etorri dira batbateko bertsolaritzara.
Bertsoa eta rockaren arteko harremanari buruzko saiakera duzu eskuartean, irakurle: batzutan kronika itxuraz, bestetan fikzioarekin jolasean, abestietatik bertsoetara eta bertsoetatik abestietara saltoka dabilen hausnarketa-lan irudimentsua da honakoa.
Hitzaren kirol nazionala da bertsolaritza, erritmoaren alberdania internazionala rocka.
Hitzaren inguruan dantza egiten du batak, erritmoaren inguruan besteak.
Hitza eta erritmoa: hausnarketa ugaritarako ematen duten bi su.