elkar
Bilaketa
Aurreratua
 
Itxi
Posta elektronikoa:
L.O.P.D. politika

Liburuak  »  literatura  »  gaur egungo literatura  »  nobela beltza
samurai berria - Josemari Velez De Mendizabal
samurai berria

STOCKEAN Artikulua stock-ean. Artikulu hau eskuragarri dago elkar.eus gunean. Stock-ean dauden artikuluak 48 orduko epea (lan egunetan) amaitu aurretik ateratzen dira biltegitik. Entrega-epea aldatu egingo da bidalketa moduaren eta eskaera herriaren arabera.

18,25 €

elkar txartela 17,34 €

Saskiratu saskiratu

Bidalketa gastuak ?

DOAN elkar dendetan

ETXEAN DOAN 49€tik gora

Sinopsia
Trilogia bat osatzera dator Samurai berria. Hauxe da Josemari Velez de Mendizabal arrasatearrak Kosme Zubia protagonista euskaldunarekin sortuririko hirugarren espioitza nobela. Lehenengoan (Yehuda), palestinarren eta israeldarren arteko borrokak ageri ziren, arma-trafiko internazionalarekin batera. Bigarrenak (Moskuko gereziak) potentzia handien arteko trikimailuak azaldu zizkigun, gerra hotza amaitu arren hortxe baitaude armategi atomiko izugarriak, prest. Oraingoan, berriz, New Yorken lanean topatuko dugu Kosme Zubia, japoniarren enkargu bat betetzeko asmotan, ez zer ez non bilatu behar duen oso argi ez badaki ere. Laster hasiko da bazterrak nahasten, eta laster jarriko dira dantzan beste hainbat aktore, batzuk gonbidatuak eta besteak inortxok deitu ez dituenak: hor ikusiko ditugu hautsak harrotzen CIA eta FBI, informatikariak eta kazetariak, Txinako “Triada” eta Japoniako “Yakuza” mafia beldurgarriak... Nazioarteko politikaren ezaguera eta intrigaren legeen menperatzea abilki josi ditu Josemari Velezek espioi-nobela arin eta bizi hau idazteko. Bertan topatuko dituzu nahasian II. Mundu Gerrako sarraski beldurgarriak eta gaur egungo trapu zikinak; guztiaren atzean, gizakion patua nahierara erabakitzen dutenen jokoak, gero eta dirutza eta botere handiagoak lortzeko borrokan.

BIDALKETAK DOAN

  • elkar liburu-dendetan
  • etxean 49€-tik aurrera (soilik penintsulan)

ITZULKETA

  • Gehienez 15 egun (jasotzen denetik)
  • Itzulketa bideak: elkar liburu-dendetan, biltegira bidali (Haizpea industriagunea 1, 20150 Aduna).
© 1998-2024 elkar liburu denda
X