elkar
Bilaketa
Aurreratua
 
Itxi
Posta elektronikoa:
L.O.P.D. politika

Liburuak  »  literatura  »  gaur egungo literatura  »  nobela beltza
uholdearen zain - Dolores Redondo
uholdearen zain
  • ISBN: 978-84-9109-867-6
  • EAN: 9788491098676
  • Argitaletxea: EREIN
  • Bilduma: UZTA GORRIA
  • Hizkuntza: Euskara
  • Edizio urtea: 2023
  • Formatua: RUSTIKA
  • Orri kopurua: 560
  • Neurria: 230x150x30

STOCKEAN Artikulua stock-ean. Artikulu hau eskuragarri dago elkar.eus gunean. Stock-ean dauden artikuluak 48 orduko epea (lan egunetan) amaitu aurretik ateratzen dira biltegitik. Entrega-epea aldatu egingo da bidalketa moduaren eta eskaera herriaren arabera.

25,00 €

elkar txartela 23,75 €

Saskiratu saskiratu

Bidalketa gastuak ?

DOAN elkar dendetan

ETXEAN DOAN 49€tik gora

Sinopsia
"Serieko hiltzaile basati bat. Haren bila ibili behar, azken taupadara arte. Hiri bat uholdearen mehatxupean. 1968-1969 urte bitartean, gizon batek hiru emakume hil zituen Glasgowen. Prentsak John Biblia izenez bataiatu zuen hiltzailea. Ez zuten inoiz identifikatu, eta kasua zabalik dago gaur egun ere. Eleberri honek laurogeiko hamarkadaren hasierara garamatza eta Noah Scott Sherrington polizia ikertzaile eskoziarra aurkezten digu. John Bibliarenganaino iritsi da bai Noah, baina, hura harrapatzear dela, bihotzak huts egin, eta hiltzaileak ihes egin dio. Osasun-egoera makalean badago ere, Noahk muzin egin die medikuen gomendioei eta nagusien ezezkoari –ez dute nahi serieko hiltzailearen atzetik jarraitu dezan–, eta bihozkada bati eutsiko dio; hala, Bilbora doa 1983ko abuztuan. Uraldi handi batek hiria birrindu baino egun batzuk lehenago, hain zuzen. Dolores Redondok «ekaitzen idazlea» dela esan ohi du bere buruaz, eta nobela honetan pasa den mendeko ekaitzik handienetako baten epizentrora garamatza; Bilboko egiazko gertakariak baititu oinarrian; aldi berean, garai baten erretratua erakusten digu, irakinaldi politiko eta sozial bete-betean. Liburu honek lanaren kultura omentzen du, eta nostalgiaz beteta dago, munduarekiko leiho bakarra irratia zen garaia gogora ekartzen baitu. Baina, batez ere, eleberriak musika omentzen du. Kuadrillen adiskidetasuna eta bulkadetatik sortutako maitasun-amodioak ere bai. Obra txundigarri honetan, pertsonaiek ankerkeria lazgarriena azaltzen digute, baina baita gizakiaren gaineko itxaropena ere. "

BIDALKETAK DOAN

  • elkar liburu-dendetan
  • etxean 49€-tik aurrera (soilik penintsulan)

ITZULKETA

  • Gehienez 15 egun (jasotzen denetik)
  • Itzulketa bideak: elkar liburu-dendetan, biltegira bidali (Haizpea industriagunea 1, 20150 Aduna).
© 1998-2025 elkar liburu denda
X