- Egilea: Karlos Linazasoro Izagirre
- ISBN: 978-84-9783-736-1
- EAN: 9788497837361
- Argitaletxea: ELKAR
- Bilduma: ATEKO BANDAN
- Hizkuntza: Euskara
- Edizio urtea: 2009
- Formatua: RUSTIKA
- Orri kopurua: 80
- Neurria: 205x135x6
STOCKEAN Artikulua stock-ean. Artikulu hau eskuragarri dago elkar.eus gunean. Stock-ean dauden artikuluak 48 orduko epea (lan egunetan) amaitu aurretik ateratzen dira biltegitik. Entrega-epea aldatu egingo da bidalketa moduaren eta eskaera herriaren arabera.
Hiru egun jitoan igaro ondoren, naufrago jubilatu batzuk uharte apartatu eta jendegabetu batera heldu dira. Hogeita bi gizonemakume dira, jubilatuak guztiak, oporretara joan direnak.
–Eta orain zer egingo dugu? –galdetu zuen agure batek, hodeiertz neurtezinari begira.
Hitz haiek entzutean, bi emakume zahar negarrez hasi ziren.
–Non gaude? Zer gara? Nondik gatoz? Nork jasoko gaitu? Zer gertatuko da gure semealabekin?
Elkarteko lehendakariak, hemendik aurrera Bat izango den horrexek, emakume negartiei kalpar
luzea ferekatu, eta ondoren esan zuen:
–Bukatu dira pitokeriak! Antolatu beharra daukagu. Zenbat gara, ea, ikus dezagun: hogeita bi.
Guztiak gaude eta! Ongi ba: hemendik aurrera, antolakuntza militarra. Utikan izenak. Gutako
bakoitzak zenbaki bat izango du. Ni, adibidez, Bat izango naiz.
Noski, ederederra zarelako zu...
–Ez! Lehendakaria naizelako! Eta konforme ez dagoenak ospa egitea du.
–Esango didazu nola...
–Ongi, zu, Bi; zu, Hiru... Eta horrela, gauden ordenari jarraituz, Hogeita bi arte.
–Eta norbait hiltzen bada, zenbakiak bere hartan mantendu edo egokitu egiten dira?