zer nahi nauk, amore?
- Egilea: Manuel Rivas
- ISBN: 978-84-1093-098-8
- EAN: 9788410930988
- Argitaletxea: EREIN
- Bilduma: LITERATURA UNIBERTSALA
- Hizkuntza: Euskara
- Edizio urtea: 2026
- Formatua: RUSTIKA
- Orri kopurua: 168
- Neurria: 195x130x13
- Argitaratze data: 2026-07-02
STOCKEAN Artikulua stock-ean. Artikulu hau eskuragarri dago elkar.eus gunean. Stock-ean dauden artikuluak 48 orduko epea (lan egunetan) amaitu aurretik ateratzen dira biltegitik. Entrega-epea aldatu egingo da bidalketa moduaren eta eskaera herriaren arabera.
Sinopsia
Zer nahi nauk, Amore? honetan, askotariko bizi-zatiak igaroko zaizkigu begien aurretik, XX. mendearen bukaerako Galizian kokatuak, landan zein hirian. Horietatik, gizarte horren aldarteak ezagutuko ditugu, eta, hein batean, mendebaldeko gizarte osoarenak ere bai: kulturaren eta nortasunaren galera; ondasun materialen diktadura; naturarekiko destaina; orotariko indarkeria eta axolagabekeria… Guztietan dabil tartean noski beldurra, gizakiaren funts nabarmen hori, haitzulo ilunetatik etxe orratz dirdaitsuetaraino, beti berdin, beti bera, mozorroak mozorro. Errealitatetik jasotakoak dira ipuinotako kontuak, nahiz eta arrazoimenaren, logikaren edo normaltasunaren ulerbide estutik at agertu zenbaitetan itxuraz.
Liburua den istorio multzotik, badira bi garapen luzeagoa dutenak eta bereiz aztertzea merezi luketenak: «Lore zuriak saguzarrentzat» eta «Tximeleten mihia». Bigarrena da noski ezagunena, baina hartan oinarrituriko filmarengatik batez ere. Besteak ere emango luke gaia beste film baterako (galiziar noir bat): narkotrafikoaren kontuek badute 1936koen paretsuko irudimen-tira bizia garai berriagootan.

Bilduma bereko produktuak