zoririk ez
- Egilea: Imre Kertesz
- ISBN: 978-84-9783-060-7
- EAN: 9788497830607
- Argitaletxea: ELKAR
- Bilduma: EUSKAL LITERATURA
- Hizkuntza: Euskara
- Orri kopurua: 268
- Neurria: 215x140x20
STOCKEAN Artikulua stock-ean. Artikulu hau eskuragarri dago elkar.eus gunean. Stock-ean dauden artikuluak 48 orduko epea (lan egunetan) amaitu aurretik ateratzen dira biltegitik. Entrega-epea aldatu egingo da bidalketa moduaren eta eskaera herriaren arabera.
Sinopsia
Literaturako Nobel Saria 2002
Jokin Zaitegi Itzulpen Saria 2002
Kontzentrazio-zelaiei buruzko hamaika film ikusi eta beste horrenbeste liburu irakurri ditugu, zein baino zein gordinago eta zirraragarriago, salaketaz eta heroismoz gainezka denak ere. Horien aldean, ordea, bestelakoa da nobela hau.
György Köves, gertakarien kontalaria eta egilearen alter ego antzekoa, 15 urteko mutiko bat da, gerraren zailtasunak gorabehera aski lasai eta pozik bizi dena Budapesten. Halako batean, baina, izar horia daramaten beste asko bezala atxilotu eta, merkantzia-bagoietan pilatuta, Auschwitz izeneko leku batera helduko dira. Hortik aurrerakoak: bizarginak, dutxak, marra-jantziak, gosea eta egarria, tximinia beti ketsuak, zorriak, zigorrak eta izurriak... begirada xalo eta ia alai batekin kontatzen dizkigu, bere inuzentean are izugarriago gertatzen den moduan.
Dramatismo eta sentimentalismo guztietatik ihesi, egiazkotasun biluzi bezain sakon bat lortzen du Kertész-en ahotsak, eta horri esker iristen zaigu muineraino, esperientzia historiko zehatzen gainetik, giza izateaz egiten duen hausnarketa.
Bilduma bereko produktuak
elkar txartela 17,58 €