elkar
Bilaketa
Aurreratua
 
Itxi
Posta elektronikoa:
L.O.P.D. politika

Liburuak  »  literatura  »  gaur egungo literatura  »  gaur egungo literatura
zortzi unibertso - A. Urkiza
zortzi unibertso
  • ISBN: 978-84-96643-37-6
  • EAN: 9788496643376
  • Argitaletxea: ALBERDANIA S.L.
  • Bilduma: SAIAKERA
  • Hizkuntza: Euskara
  • Edizio urtea: 2006
  • Formatua: RUSTIKA

STOCKEAN Artikulua stock-ean. Artikulu hau eskuragarri dago elkar.eus gunean. Stock-ean dauden artikuluak 48 orduko epea (lan egunetan) amaitu aurretik ateratzen dira biltegitik. Entrega-epea aldatu egingo da bidalketa moduaren eta eskaera herriaren arabera.

26,50 €

elkar txartela 25,18 €

Saskiratu saskiratu

Bidalketa gastuak ?

DOAN elkar dendetan

ETXEAN DOAN 49€tik gora

Sinopsia
ANA URKIZAri, euskal literatura, normaltasun eta modernotasun itxura eman nahi duen sistema oraindik heldu gabea dela iruditzen zaio, barruan harra bizi duen sagar berde erakargarria bezalakoxea. Hori dela eta, zortzi idazle elkarrizketatu ditu, ARANTXA URRETABIZKAIA, MARIASUN LANDA, AURELIA ARKOTXA, LAURA MINTEGI, LOURDES OƑEDERRA, ITXARO BORDA, MIREN AGUR MEABE eta YOLANDA ARRIETA, bi helburu nagusirekin: egungo euskal literaturaren kanonean sartzekoak diren emakumezko idazleak badaudela jakitera ematea, eta euskal literaturaren kanonaren inguruan egonezina sorraraztea, ohikoak diren galderei ahotsa jarriz. Ana Urkizak maisuki paratutako grabagailuaren aurrean idazle elkarrizketatuak biluztu egin dira. Zintzo agertu. Ez dute bertigorik sentitu. Gordin eta biribil bota dituzte egiak. Esateko aukera ikusi dutenean, ez dira isilik gelditu. Zortzi idazle hauek ez baitute, jada, isiltasun gehiago behar, isiltasunez aski inguratuta bizi izan direlako: kritika nahikorik eta argirik gabe, merezitako errekonozimendurik gabe, irizpide maskulinoen arabera egindako irakurketari esker etiketatuta... Zorrotzak eta sarkorrak dira zortzi idazle hauengandik jasotako erantzunak. Bizitzaz gainezka dauden idazleen erretratu bikainak dira. Indar handiko pertsona eta idazleen testigantzak. Irakurleari zirrara berezia sortuko diote bertoko aipamenek, anekdotek eta bizipenek.

BIDALKETAK DOAN

  • elkar liburu-dendetan
  • etxean 49€-tik aurrera (soilik penintsulan)

ITZULKETA

  • Gehienez 15 egun (jasotzen denetik)
  • Itzulketa bideak: elkar liburu-dendetan, biltegira bidali (Haizpea industriagunea 1, 20150 Aduna).
© 1998-2024 elkar liburu denda
X