- Egilea: Aiko
- EAN: 8436039065741
- Argitaletxea: AIKO KULTUR ELKARTEA
STOCKEAN Artikulua stock-ean. Artikulu hau eskuragarri dago elkar.eus gunean. Stock-ean dauden artikuluak 48 orduko epea (lan egunetan) amaitu aurretik ateratzen dira biltegitik. Entrega-epea aldatu egingo da bidalketa moduaren eta eskaera herriaren arabera.
Aiko taldeak sortu eta grabatutako musika Claude Iruretagoyenaren esanetara, berak zuzentzen duen Maritzuli Konpainiaren Aurrez Aurre ikuskizunerako. Tradiziozko dantzaren egiturak eta oinarriak errespetatuz, gaur egungo oholtzetara egokitzeko ahalegin landu eta sakona da Aurrez aurre.
"Aurrez-aurre"n batera agertzen dira doinu zaharrak (gutxienak) eta bereziki, era tradizionalean dantzan egiteko xedearekin, estilo tradizionalean sortutako doinu berriak. Alvaro Garcia Martinezek, Aitor Furundarena Usabiagak eta Sabin Bikandi Belandiak idatzitako obrak daude grabaketa honetan (hirurak Aiko taldeko kideak). Pieza berrietan hainbat dantza-molde eta estilo landu dituzte, estilo errenazentistadun Pavana eta Gallardatatik hasi eta Ingurutxoraino, Kontradantza eta Mazurketatik ere ibilbidea eginez.