
- Egilea: Joselu Anayak
- EAN: 8436007085573
- Argitaletxea:
- Edizio urtea: 2017
STOCKEAN Artikulua stock-ean. Artikulu hau eskuragarri dago elkar.eus gunean. Stock-ean dauden artikuluak 48 orduko epea (lan egunetan) amaitu aurretik ateratzen dira biltegitik. Entrega-epea aldatu egingo da bidalketa moduaren eta eskaera herriaren arabera.
Joselu Anayak, Beti eta betiko:Erromerietan hasi zenetik 40 urte betetzen direnean, Araiako Joselu Anayak talde mitikoak, Beti eta betiko izenburua daraman disko berria aurkezten du oraingoan, zortzigarrena. Javier, Andoni, Félix, Jesús eta Joselu Ruiz de Gordoa, anaiak izateaz gain, musikari apartak dira eta, euren moduan, gure herri txikietako bizimodu sotil eta lasaia aldarrikatzen dute, bertako jaietako giroan bereziki murgiltzen direla. Pasodoble, bolero, bals, kalejira, fandango, mexikana, rantxera, kunbia, merenge, ska, rock, reggae…. Joselu Anayak taldearen eskaintza esparru zabal batean mugitzen da, adin ezberdinetako publikoa dantzan jartzeko helburuarekin: solte zein arrimatuan.
-
Leire | 2017-10-08
Leire naiz,Joselu Anaiak aspalditik ezagutzen ditut,Gasteizeko festetan berbena guztitan eon gara,mundialak dia,azkenengo diskoa izugarria,pila bat gustatu zait,abesti earrak. Hurrengo urtean ea berbena gehiagotara aukera izaten degun. Aupa zuek,segi atsaldeak eta gauak alaitzen. Eskerrik asko. LEIRE