(doble) 40 urtez ikasten egonak (zuzenean)
- Egilea: Benito Lertxundi
- EAN: 8436007081124
- Argitaletxea: ELKAR
- Argitaratze data: 2005-10-04
STOCKEAN Artikulua stock-ean. Artikulu hau eskuragarri dago elkar.eus gunean. Stock-ean dauden artikuluak 48 orduko epea (lan egunetan) amaitu aurretik ateratzen dira biltegitik. Entrega-epea aldatu egingo da bidalketa moduaren eta eskaera herriaren arabera.
Sinopsia
40 urtez ikasten egonakizeneko bere azken disko hau, egun Orioko kantariak zuzeneko emanaldietan eskaintzen duenaren islarik intuitibo eta naturalena duzu. Gernikan (2005eko martxoaren 3an) eta Tolosan (martxoaren 11n) zuzenean grabaturik, lan borobil honen gakoa, hain zuzen, bere kontzertuek barreiatzen dituzten indar eta emozioan datza; azken hauxe baita artistaren eta publikoaren arteko harremanaren suzia, belaunaldi zein denboren gainetik, pizturik mantentzen duen zirrara: kantuen iraunkortasunaren sekretua.
Benito Lertxundi: ahots nagusia, gitarra
Angel Unzu: gitarra akustikoak, bouzouki, perkusioak
Fernando Ederra: baxu elektrikoa
Gurutz Bikuña: gitarra elektrikoa
Jose Mª Irastorza: flauta, xirula
Juantxo Zeberio: pianoa, sintetizadorea
Kutxo Otxoa de Eribe: biolina
Olatz Zugasti: harpa, sintetizadoreak, ahotsa
Pello Ramirez: violoncello, akordeoia
2005eko martxoan Gernikako Lizeo aretoan eta Tolosako Leidor Zineman zuzenean grabatua. Maiatzean Elkar estudioan n





