- Egilea: Aiko
- EAN: 9780509800035
- Argitaletxea: AIKO KULTUR ELKARTEA
DESKATALOGATUA deskatalogatua
Lan honen bitartez (liburua+CD+DVD-a), jendeari herri kulturaren alde bat hurbildu nahi diogu: filarmonikarekin (akordeoia) eta euskal tradizioko musikarekin lotutakoa. Arratiako soinulari ospetsuenetako bat, Bonifazio Arandia Fasio (Igorre, 1909-1987), jaio zeneko ehungarren urteurrena ospatzea izan zen lana egiteko aitzakia. Deskripzioak egiteko, ikuspegi progresiboa erabili da: musika-tresna orokorrean aztertu da lehenengo, eta gero denbora, leku eta kultura testuinguru zehatz bati kokatuta. Horregatik, filarmonikaren bilakaera teknologikoaren historian jarri dugu arreta lehenengo, Euskal Herriaren mugetatik kanpo pasatu zena, baita prozesu hori Euskal Herrian ezartzeko moduari ere. Gero, Arratiako kultura eta musika egoerak zehatz aztertu dira. Amaitzeko, Bonifazio Arandia Fasioren irudiari heldu zaio, musika-tresnaren inguruan izandako gertaera guztiak beragan txertatzen eta lotzen direlako.
Liburuarekin batera CD bat eta DVD bat datoz. CDk, Jon Etxebarri Iturbek, 1985. urtean, argitaratu gabe zegoen Fasioren grabazio adierazgarri bat dauka. DVDan, Fasio jotzen 1982an eta 1986an eta berari egin zitzaion omenaldia 1988an ikus dezakegu.