Musika
»
euskal musika
hari biru
- Egilea: Maddi Oihenart
- EAN: 8436007082152
- Argitaletxea: ELKAR
- Edizio urtea: 2007
STOCKEAN Artikulua stock-ean. Artikulu hau eskuragarri dago elkar.eus gunean. Stock-ean dauden artikuluak 48 orduko epea (lan egunetan) amaitu aurretik ateratzen dira biltegitik. Entrega-epea aldatu egingo da bidalketa moduaren eta eskaera herriaren arabera.
Sinopsia
Loak hartutako emozioen berpiztean datza, batez ere, kantuaren artea; entzulea bere ametsetako mundura, bere fantasietara, bere amodioetara, bere malenkonietara gozoki eramaten du kantuak, barru-barrutik kilima esplikaezinak sorraraziz.
Maddi Oihenartek maisuki ferekatzen ditu ametsak eta sentipen zoragarri bezain bereziak azaleratzen kantuaren eraginez.
Bere bozaren sotiltasunari darion sentimenduaren emankortasunagatik, une honetan Maddi Oihenart Pirineoetako kantaririk adierazgarrienetakoa dela esan genezake.
Barrurantz abesten du Maddik, bakea eta isiltasunaren artean doinua bilatuz eta naturaren melodien artean uztartuz. Maddiri kantatzen entzutea, milaka urtetako pagadi zuberotar batean murgiltzea bezalakoa da, oreka, freskura, bizitzaren murmurioa larruazaletik barrura sartzen zaigu berehala.
Beste kantari eta musikari askorekin batera hainbat proiektutan hartu du parte Maddik, baina honako "HARI BIRU" hau bere izenean kaleratzen duen lehen diskoa dugu. Zuberoako esentziak,