
- Egilea: Ruper Ordorika
- EAN: 8436007085856
- Argitaletxea: ELKAR
- Edizio urtea: 2019
STOCKEAN Artikulua stock-ean. Artikulu hau eskuragarri dago elkar.eus gunean. Stock-ean dauden artikuluak 48 orduko epea (lan egunetan) amaitu aurretik ateratzen dira biltegitik. Entrega-epea aldatu egingo da bidalketa moduaren eta eskaera herriaren arabera.
2018.eko abenduaren 15 eta 16an Bilboko Kafe Antzokian eskainitako kontzertuen emaitza zaindua biltzen du Ruper Ordorikaren lan berriak, eta aurretik toki berean grabatu eta argitaratutako zuzeneko diskoen zerrendan hirugarrena dugu. Inauguratu zenetik abenduero Bilboko Kafe Antzokian eskaini izan duen erritual jendetsuaren esentzia dakarkigu berriz ere kantariak eta, azkenik, elkarren osagarri diren “Gaur” (Esan Ozenki Records-2000), “Hamar t´erdietan” (Elkar-2008) eta “Kafe Antzokian” (Elkar-2019) diskoen gaitasunean oinarrituta, Ruper Ordorikak hiru puntako izarra irudikatu du, argia eta beroaren iturri.