elkar
Bilaketa
Aurreratua
 
Itxi
Posta elektronikoa:
L.O.P.D. politika

Musika  »  euskal musika  »  pop-rock euskaraz
kutxa 5 cd - Errobi
kutxa 5 cd
  • Egilea: Errobi
  • EAN: 8436007088611
  • Argitaletxea: ELKAR
  • Edizio urtea: 2024

STOCKEAN Artikulua stock-ean. Artikulu hau eskuragarri dago elkar.eus gunean. Stock-ean dauden artikuluak 48 orduko epea (lan egunetan) amaitu aurretik ateratzen dira biltegitik. Entrega-epea aldatu egingo da bidalketa moduaren eta eskaera herriaren arabera.

43,70 €

elkar txartela 39,33 €

Saskiratu saskiratu

Bidalketa gastuak ?

DOAN elkar dendetan

ETXEAN DOAN 49€tik gora

Sinopsia
5CD-Kutxa. Birmasterizatutak, digipack formatuan (Elkar-2024). 1970. urte hasieran, euskal rockaren historia Ipar Euskal Herrian idazten hasi zen Anje Duhalde-k eta Mixel Ducau-k ERROBI taldea sortu zutenean. Mundu anglosaxoian indarrez loratuta zeuden musika bideak iturburu harturik (Bob Dylan, The Kinks, Sly & The family Stones…), euskal lurrak eta euskal jendeek inspiratzen zizkieten sentipen guztiak, folk-rock progresiboaren eta funk-rock-jazzaren bidez komunikatzen asmatu zuten. Hitzetarako, bertsoan, kantu tradizionalean eta olerki kontenporaneoan (Daniel Landart…) oinarrituz, ERROBI-ren abestiak euskal identitate handikoak suertatzen ziren, orijinalak, erakargarriak… gure-gureak. “Aitarik ez dut”, “Telebista”, “Zuretzat”… denboraren gainetik iraun duten kantak ditugu, taldearen ahalmen zein sendotasunaren seinale. Bost disko grabatu zituzten eta 1985. urtean ustekabean desegin zen, denon oroimenean urrezko espazio bat zabalduz betirako.

BIDALKETAK DOAN

  • elkar liburu-dendetan
  • etxean 49€-tik aurrera (soilik penintsulan)

ITZULKETA

  • Gehienez 15 egun (jasotzen denetik)
  • Itzulketa bideak: elkar liburu-dendetan, biltegira bidali (Haizpea industriagunea 1, 20150 Aduna).
© 1998-2025 elkar liburu denda
X