Musika
»
euskal musika
(lp) basati
- Egilea: Benizze
- EAN: 8436007088338
- Argitaletxea: ELKAR
- Edizio urtea: 2024
STOCKEAN Artikulua stock-ean. Artikulu hau eskuragarri dago elkar.eus gunean. Stock-ean dauden artikuluak 48 orduko epea (lan egunetan) amaitu aurretik ateratzen dira biltegitik. Entrega-epea aldatu egingo da bidalketa moduaren eta eskaera herriaren arabera.
Sinopsia
Beñat Goitiak sortutako BENIZZE proiektuak EHZ Festibalak, Antxeta Irratiak eta Elkarrek antolatu zuten lehenengo “Paradisu Zinema Musika Beka” irabazi zuen 2023an. Hiru epaileak proposamenaren freskura, argitasuna eta konbentzimenduaz jabetu ziren. Ñabardura askotako musika elektronikoa, oso ikusgarria eta oso esplizitua¦ Beñatek berak, zera dio: “1960an, bidea ireki zuen Ez Dok amairuk, abangoardia eta tradizio herrikoia uztartuz. Azken 20-30 urteotan, berriz, egoera soziopolitikoaren ondorioz, artean garbi islatu den izozte bat izan da. Gaur egun, izoztetik ateratzeko baldintzak badaudela uste dut. Pandemiak ere horretan lagundu du, haustura bortitzago bihurtuz. Testuinguru horretan kokatzen dut Benizze proiektua. Hausturarako proiektu gisa aurkezten dut, 60ko hamarkadan hasi zen Euskal Kantagintzan fase berri batean irekitzeko. Helburua da euskal eszenan musika elektronikoa protagonista bihurtzea”.