elkar
Bilaketa
Aurreratua
 
Itxi
Posta elektronikoa:
L.O.P.D. politika

Musika  »  euskal musika  »  kantariak-kantautoreak
Mikel Errazkin * Bidean Aurkitu Zintudan - Bidean Errazkin
Mikel Errazkin * Bidean Aurkitu Zintudan
  • Egilea: Bidean Errazkin
  • EAN: 8437003127229
  • Argitaletxea: HIRUSTA RECORDS
  • Edizio urtea: 2008

DESKATALOGATUA deskatalogatua

5,95 €

elkar txartela 5,36 €

Saskiratu saskiratu

Bidalketa gastuak ?

DOAN elkar dendetan

DOAN Hapiick puntuetan

ETXEAN DOAN 49€tik gora

Sinopsia
Ekoizle, musikagile, konponketari eta interprete bezala 15 urtetako ibilbide musikala jorratu zuen Mikel Errazkinek, lagun batzuekin batera Sorotan Bele sortzea erabaki zuenetik . Urte guzti hauen bueltan, Mikel bere proiekturik barne-barnekoenari aurre egitea erabaki zuen, hau da, bere bizitzan zehar miretsi zituen musikalige-adiskideen laguntzaz Mikelek berak sortutako abestien moldaketez osatutako diska berri bati ekitea, alegia. Mikelek, bere ibilbide musikalean zehar musikagile desberdinengandik asko ikasi zuen bezala, hauetako asko lagun minak bilakatu ziren. Bere borondatea, Ruper Ordorika paregabea, Javier Alvarez Madrilgo kantautorea, Alan Griffin flauta-jole irlandesa eta Jabier Muguruza kantautore irundarra bezalako musikagileek diska horretan parte hartzea izan zen. Bestalde, bere asmoa euskal musikaren munduan toki txiki baten bila dabiltzan beste hainbat musikariekin lan egitea zen ere. Berak aurkitutako edo nolabait bere bizitzan gurutzatu zen jendearekin, besteak beste: Nieves Arilla abeslaria, Garbiñe kantautorea, Joseba Irazoki musikari eta kantautorea, Olatz Prat abeslaria ... Zoritxarrez Mikelek diskaren izenburua eta zenbait lan ildo usteko denbora besterik ez zuen izan. Hirusta Recordsek, bere proiektua bereganatzea erabaki zuen, Mikel Errazkinen hil osteko diska hori omenaldi bilakatuz, berak nahi zuen diska eginik, berak aukeratutako musikagileekin batera. Hauek guztiek izandako jarrera eta erantzun izugarriari esker, Mikel Errazkinek sortutako Hirusta Records disketxeak Bidean aurkitu zintudan diska aurkeztu dezake. Bertan, bere lagun izan diren musikagile, teknikari, abeslarien arteko erlojuaren kontrako elkarlan paregabeak eman dituen fruituak jasotzen dira. Diska honetan jasotzen diren hamazortzi abestietako batzu Elkarrek Donostian dituen estudioetan grabatuak izan badira, gehienak Angel Katarainen estudioan grabatu dira. Abesti gehienak Mikelek konposatutako lanen gaineko moldaketak dira, Mikelek sortutako hitzak dituztenak edo bere ibilbide musikalean beste idazleengandik hartutako hitzetan oinarritutako abestien moldaketak direnak, besteak beste: Itxaro Borda, Patxi Zubizarreta, Jesus Mari Mendizabal edo Maialen Lujanbio bertsolariaren hitzak alegia. Salbuespen bakarra, Luigi Anselmi poeta bilbotarraren hitzetan oinarriturik, Ruper Ordorikak sortu eta abestu duen “Lagunaren heriotza” dugu. Diska honetan parte hartu duten musikarien zerrenda luzea da oso; Joserra Senperena piano jolea, Txema Garces baxu jolea, Txomin Artola kantautore hondarribitarra, Alaitz eta Maider bikotea, Gorka Sarriegi, Ritxi Salaberria edo Urbil Artola Sorotan Beleko aspaldiko lagunak, Furunda, Iker Goenaga eta Joxean Goikoetxea soinu joleak, Aixa taldeko partaideak, Josune eta Xabi Lopez Mikelekin batera Kanta Ttikiak proiektuaren sortzaileak, Oihana Lekuona eta Ane Odriozolaren ahotsek sortzen duten HF soinu nahastezina, Igor Telletxearen bateria, Mugaldekoak eta Lantz taldeen partaideek, Dani Venegas... Hau da, Mikel Errazkinek bere bizitza ibilbidean aurkitutako lagunak. Azkenik, Bidean aurkitu zintudan, folk, pop, jazz edo contry soinuen zertzeladaz apaindutako barne-barneko diska hunkigarri hau, euskal musika munduan izan den musikagilerik gardenenaren omenez Durangoko Azokan antolatuko den ekitaldian aurkeztuko da.

BIDALKETAK DOAN

  • elkar liburu-dendetan
  • Hapiick puntuetan
  • etxean 49€-tik aurrera (soilik penintsulan)

ITZULKETA

  • Gehienez 15 egun (jasotzen denetik)
  • Itzulketa bideak: elkar liburu-dendetan, biltegira bidali (Portuetxe 88, 20.018 Donostia).
© 1998-2019 elkar liburu denda
X