sugan
- Egilea: Sugan
- EAN: 8436007081650
- Argitaletxea: ELKAR
- Edizio urtea: 2006
- Argitaratze data: 2006-05-05
STOCKEAN Artikulua stock-ean. Artikulu hau eskuragarri dago elkar.eus gunean. Stock-ean dauden artikuluak 48 orduko epea (lan egunetan) amaitu aurretik ateratzen dira biltegitik. Entrega-epea aldatu egingo da bidalketa moduaren eta eskaera herriaren arabera.
Sinopsia
Beasainen sortutako SUGAN talde gaztearentzat ere, musikarena da eguneroko espresiobiderik naturalena; eta musikaren inguruan antolatu du bere mundu berezia, pop aireez eta era progresiboan garatzen diren konposaketez beztiturik, non nota bakoitzak, instant bakoitzak, sekulako garrantzia daukan. Arrasto horren barruan hazten dira hitzak eta mezuak, laztangarri bezain oldartsuak, borrokatzaile eta ameslari, aldarrikapenez eta maitasunez beteak. Musika zein letra guztiak taldekide berak konposatu izanak, bestalde, diskoari izaera homogeneoa ekarri ez ezik, ulergarritasun aparta ere gehitzen dio.
Abestiak, intuizioz inozenteak izan arren, helduak dira beren egituraketan, eta, melodien sorburua pianoa izanik, akordeetan zabalagoak ageri zaizkigu, adierazkortasunetan aberatsak eta nortasunean, berriz, mamitsuak. Koltxoi honen gainean pausatzen da ahotsa, bizia eta harrigarria, samurra bezain zuzena, eta kantuaren ahalak, orduan, erakarri eta barrutik harrapatzen gaitu ezinbestean. Juan Car





