Musika
»
euskal musika
»
pop-rock euskaraz
une nare eza
- Egilea: Une
- EAN: 8436007081971
- Argitaletxea: ELKAR
- Edizio urtea: 2006
1-3 astean
Sinopsia
Espazioaren eta une musikalaren manamenduak irauliz irudika ditzakegu doinu, harreman eta giro berriagoak. Ezagutzen duguna denean eskura dezakegun bakarra, gauza asko galtzen ari gara unez une. Musikak alda daitezke sorrarazten dituen bizitzak aldatu nahi baditu. Une edo memento trankilen ezak erne izan behar ditu gure indarrak. Gure ergelkeria ez da inoiz besteena baino handiago agertuko.
Une taldearen behin betiko sorrera Latzen eta Sen taldeetako abeslari ohiak, Aitor Uriarte oñatiarrak, markatzen du. 2004ko udan jarri zen kontaktuan artean zehaztu gabe zegoen taldearekin, eta lehen maketa Santos anaien Ondarroako estudioan grabatu zuten 2005eko otsailean. Geroxeago jarri zioten izena taldeari: Une.
Une taldearen lehen diskoaren izenburua une hitzaren hizkien bueltan dabil; hots, Une Nare Eza edo beste modu batera esanda, memento trankilen edo lasaien eza. Diskoa Santos anaien estudioan grabatu zen 2006ko urtarrilean. Taldea egituratzen ari zen bitartean parte hartu zuten kide