elkar
Recherche
Avancée
 
Fermer
E-mail:
L.O.P.D. politika

Livres  »  littérature  »  literature contemporaine  »  littérature contemporaine
azken gutuna eta beste - Vassili Grossman
azken gutuna eta beste

ENSTOCK Article en stock. Article disponible sur elkar.eus. Les articles en stock quittent le magasin dans les deux jours ouvrables. Le délai de livraison variera selon la modalité d'envoi et le pays de destination sélectionné.

9,70 €

avec la carte Elkar 9,22 €

Ajouter au panier saskiratu

Frais d'expédition ?

retrait GRATUIT en magasin

DOAN 49€tik gora

Synopsis
Vassili Grossmanek ongi irabazia du bere tokia literaturaren munduan. Baina bata da irabaztea eta bestea, desberdina oso, irabazle maila hartzea. Bizia eta Patua besterik idatzi ez balu ere, irakurle guztion eskerrona eta atxikimendua lituzke; idazle garen guztion miresmena ere bai, maisu-lana baita, Tolstoiren Gerra eta Bakearen ondoan lasai eta batere bekaitzik gabe jar daitekeena. Hori guztia ez ezik, jende zintzo eta onaren bihotza ere badu irabazia, gizatasunaren neurriak (II. Mundu Gerraz geroztik) zehaztu eta argitu baititu berriro, eta ez zen erraza, eta ez da erraza oraindik, ikusiak ikusita. Aipatutako eleberria 1960an bukatu zuen Grossmanek. Sémion Lipkine adiskide minari bidali zion ea argitara eman ote zezakeen jakin nahian. Erantzuna ezezkoa izan zen: ez zuten Sobiet Batasunean halako libururik sekula argitaratuko, ezta pentsatu ere. Grossmanek galdegin zion ea atxilotuko ote zuten, edo halako arriskurik ba ote zuen berak, liburua idazteagatik. Adiskidearen erantzuna laburra bezain gogorra izan zen: Litekeena da. Ikonnikoven gutuna eta Azken gutuna, Bizia eta Patuaren zati dira. Azken gutuna oso egiazkoa da. Grossmanen ama naziek hil baitzuten, bizi zen herriko judu guztiak bezala. Ama Birjina Sixtotarra, aldiz, liburuetan aurki ez daitekeen testua dugu; testu zoragarria. Vassili Grossman 1964ko irailaren 14an hil zen. Heriotza fisikoak bestelako heriotza ekarri zuen: ez zuten Grossmanen libururik argitaratzen, ez zen haren izenik aipatzen.

BIDALKETAK 0€-tik AURRERA

  • elkar dendetan
  • etxean 49€-tik aurrera

ITZULKETA

  • Gehienez 15 egun (jasotzen denetik)
  • Itzulketa bideak: elkar liburu-dendetan, biltegira bidali (Haizpea industriagunea 1, 20150 Aduna).
© 1998-2024 elkar liburu denda
X