elkar
Recherche
Avancée
 
Fermer
E-mail:
L.O.P.D. politika

cyborgaren otzantasuna - Juan Bª Bengoetxea Cousillas
cyborgaren otzantasuna
  • ISBN: 978-84-9783-681-4
  • EAN: 9788497836814
  • Argitaletxea: ELKAR
  • Collection: EZTABAIDA
  • Langue: Basque
  • Edizio urtea: 2009
  • Número de páginas: 288
  • Tamaño: 210x140x22

ENSTOCK Article en stock. Article disponible sur elkar.eus. Les articles en stock quittent le magasin dans les deux jours ouvrables. Le délai de livraison variera selon la modalité d'envoi et le pays de destination sélectionné.

23,95 €

avec la carte Elkar 22,75 €

Ajouter au panier saskiratu

Frais d'expédition ?

retrait GRATUIT en magasin

DOAN 49€tik gora

Synopsis
Cyborga irudia, ideia edo metafora ez ezik, gauza erreal gisa ere erabiltzen du egileak. Zuk, nik, edozein gizakik teknologiarekin duen harremana, erabat barneraturikoa eta ia-ia beharrezkoa, islatzen du. Denok gara cyborgak neurri batean edo bestean eta hori abiapuntu bezala onartu beharko genuke. Baina nola? Hain zuzen ere otzanak ez izaten ahalegintzen. Hori da liburuaren bigarren abiapuntua, oso otzanak gara oro har, eta are gehiago oraindik teknologien aurrean erakusten dugun jarreran. Hortaz, liburuak hiru nozio gakoen inguruan hausnartzen du: gizakia, makina eta otzantasuna. Horiekin esperimentatzen du eta bost ‘laborategi’ desberdinetan kokatzen ditu kontzeptuok. Horrela, lehendabizikoak fikzioaren lur mugikorra ezkutatzen du. Egon dira eta badaude cyborgari buruzko fikziozko istorio ugari, eta denak dira cyborgaren ideiaren parte neurri batean. Cyborga irudikatzerakoan eta bere posibilitateak proiektatzerakoan, fikzioak asko esaten digu. Eta hain zuzen hori islatzen da hemen. Ondoren Bengoetxeak zubi altxagarria igotzen du eta fikziozkoa ez den munduan ahalegintzen da sartzen, ez fikziozko kulturaren arloan hain zuzen ere. Kultura fikziotik hurbil egon daiteke, baina baita ezagutza enpirikotik ere. Cyborga zientzia eta teknologiaren munduan sortu zen lehenbizi, aldez aurretik fikzio idazleen garun askotan egon arren. Hori da aitzakia, hortaz, fikziozkoa ez dena fikziozko osagai batzuekin elkartzeko. Hirugarren urrats batean, cyborg auziaren funtsean sartzen da bete-betean: gogamena eta garuna —gorputza— zer diren horretan. Nola erlazionatzen dira? Ba ote dugu gizakiok zerbait berezia beste ezerk eta inork —abereek, ordenagailuek— ez duena? Auzi hori cyborg-kontzeptuaren muinean kokatzen da. Ematen diogun erantzunaren arabera, era batera edo bestera ikusiko dugu cyborga.

BIDALKETAK 0€-tik AURRERA

  • elkar dendetan
  • etxean 49€-tik aurrera

ITZULKETA

  • Gehienez 15 egun (jasotzen denetik)
  • Itzulketa bideak: elkar liburu-dendetan, biltegira bidali (Haizpea industriagunea 1, 20150 Aduna).
© 1998-2024 elkar liburu denda
X