- Auteur: Joseba Sarrionandia
- ISBN: 978-84-7681-865-7
- EAN: 9788476818657
- Argitaletxea: PAMIELA
- Collection: POESIA
- Langue: Basque
- Edizio urtea: 2014
- Formato: RUSTIKA
- Número de páginas: 160
- Tamaño: 210x150x12
ENSTOCK Article en stock. Article disponible sur elkar.eus. Les articles en stock quittent le magasin dans les deux jours ouvrables. Le délai de livraison variera selon la modalité d'envoi et le pays de destination sélectionné.
Izuen gordelekuetan barrena, Joseba Sarrionandia: "Izuen gordelekuetan barrena" Joseba Sarrionandiaren opera prima da. 1981ean argitaratu zen. Egileak honela zioen espetxean idatzitako hitzaurrean: «Poesia liburu hau argitaratu egin behar zela esan zidatenean zalantzan geratu nintzen, nahiago bait nukeen liburudendetan baino gordairu zaharren batetan atxikitzea, neuri eta adiskideei bakarrik dagokien lana izatea alegia, eta ez epaia espero duen erakustokiko alea».
Baina ez zen gelditu gordailu zahar batean ahazturik, ez zen oharkabean pasa; alderantziz, aldekoiritziak laster nabarmendu ziren. Zenbait poema kantu bihurtu izanak, bestalde, egilearen eta liburuaren ezagupena areagotu zuen... Azkenean, hamarkada hauetako euskal poesian erreferente bilakatu zen. Bertan ageri dira gerora Sarrionandiaren obrako ezaugarri nagusiak izango zirenak, berriak gure letretan1980ko hamarkada hartan eta laster hain oihartzun zabalak bilduko zituztenak.
Liburua ia “desagertuta” egon da aspaldi honetan. Orain berriz argitaratzen da, egileak zuzendua eta hitzaurre berri batekin.