elkar
Recherche
Avancée
 
Fermer
E-mail:
L.O.P.D. politika

EROSITAKOA ITZULTZEA ETA BALIOGABETZEA

Zer itzul dezaket?

Produktu berri gehienak itzul daitezke, baldin ireki gabe eta igorri bezala badaude, entregatu eta hamabost egunen barnean, eta dirua bueltan osorik jaso. Erositakoa itzultzeko politika

Noiz baliogabetu ditzaket eskariak?

Produktuak edo eskariak baliogabetu ditzakezu baldin eta biltegitik atera ez badira inolako kosturik gabe. Baliogabetze politika

Noiz bueltatuko didate dirua?

Erositakoa itzultzeko eta dirua bueltatzeko prozesuak 3 eta 5 egun artean behar ditu produktua iristen zaigunetik. Dirua bueltatzeko politika

Liburu elektronikoa eta deskarga daitekeen eduki digitala?

Liburu elektronikoaren edo deskarga daitekeen eduki digitalaren dirua bueltatzeko politikaz gehiago jakiteko, joan Liburu elektronikoa itzultzeko politikak atalera.

Erositakoa itzultzeko politika

Bidalketan hondatu den produktua

Jaso duzun produktua bidalketan hondatu bada, hura jaso eta 15 egunen barnean itzul dezakezu. Joan Erositakoa itzultzeko on line zentroa atalera eta inprimatu erositakoa itzultzeko etiketa pertsonalizatu bat.

Ez da produktu zuzena

Eskaria itzul dezakezu hura jaso eta 15 egunen barnean. Joan Erositakoa itzultzeko on line zentroa atalera eta inprimatu erositakoa itzultzeko etiketa pertsonalizatu bat.

Produktua ez dago behar bezala: jaso duzunetik 15 egunen barnean

Behar bezala ez dagoen produktu bat itzul dezakezu jaso duzunetik 15 egunen barnean Erositakoa itzultzeko on line zentroaren bidez.

Zein kasutan itzul dezakezun produktu bat

Produktuak itzul ditzakezu paketea jaso zenuenetik 15 egunen barnean, honako baldintza hauetan:

Produktua Baldintza
Liburuak Hasierako baldintza
Zinema, TB eta Musika: CDak eta Biniloak (Bideoak, CDak, DVDak eta abar) Ireki gabe eta zigilu guztiak ukitu gabe daudela

Oharra: produktua itzultzeko motiboa ez bada hondatuta iritsi zela, ez zegoela behar bezala edo ez zela produktu zuzena, ez dizugu bueltatuko bidalketa gastuen dirua, ez eta eskariarekin zerikusia duen beste inolako zerbitzurena ere; soilik produktuaren zenbatekoa bueltatuko dizugu.

Eskariak biltegitik atera baino lehen baliogabetzen badira, eskariagatik ordaindutako zenbateko osoa bueltatuko dizugu. Baliogabetu den eskaria dagoeneko bidalita badago ez da bueltatuko bidalketa gastuen dirua.

Nola bueltatu behar dira artikuluak?

Gorde artikuluen bilgarria, esaterako: kartoizko kutxak, etiketak eta poltsak. Ez da beharrezkoa elkar.eus-en kutxa gordetzea.

Artikuluari bilgarria jartzen diozunean, bete Erositakoa itzultzeko inprimakia" (.pdf) eta inprima itzazu hori eta "Erositakoa itzultzeko etiketa" (.pdf).

Baliogabetze politika

Eskariak biltegitik atera baino lehen baliogabetzen badira, eskariagatik ordaindutako zenbateko osoa bueltatuko dizugu. Baliogabetu den eskaria dagoeneko bidalita badago, ez da bueltatuko bidalketa gastuen dirua.

Dirua bueltatzeko politika

Nola eta noiz bueltatzen dugun dirua

Eskaria ordaintzeko zein modu erabili den horren arabera bueltatuko da dirua.

Ordaintzeko modua Dirua bueltatzeko era Alde-alde noiz bueltatuko den
Kreditu txartela Kreditu txartel horretara bueltatuko da Guk produktua jaso eta 3 eta 5 lanegunen barnean
Produktua hartzean ordaintzekoa Banku-transferentzia kontu korrontera Guk produktua jaso eta 3 eta 5 lanegunen barnean

Nola kalkulatzen dugun bueltatu beharreko dirua

Erositakoa itzultzeko motiboa zein den, diru kopuru bat edo beste bueltatuko dizugu.

Hondatuta dauden, behar bezala ez dauden edo zuzenak ez diren produktuen dirua bueltatzea

Hondatuta dagoen, behar bezala ez dagoen edo zuzena ez den produktu bat itzuli behar baduzu, elkar.eus arduratuko da itzulketa gastuez (norbait igorriko du produktu eske). Era berean, eskaria bidaltzea kosta dena bueltatuko du.

Hondatuta daudelako, zuzenak ez direlako edo behar bezala ez daudelako itzuli diren produktu guztiak egiaztatu egingo ditugu. Ikusten badugu itzuli den produktua hondatuta dagoela edo behar bezala ez dagoela, elkar.eus-ena izango da produktua fakturatzeko eskubidea, orobat horrekin lotuta dagoen beste edozein gastu.

Dirua bueltatzea produktua ez bada espero zena bezalakoa

Batzuetan baliteke erosi duzun produktuarekin erabat konforme ez egotea, nahiz eta arazorik ez izan. Horrelakoetan:

  1. Produktua itzul dezakezu 14 egun natural igaro baino lehen, Atzera egiteko legez dagoen eskubidea erabilita

    Legeak aitortzen die Europar Batasuneko bezeroei erosketa atzera bueltatzeko aukera 14 egun naturalen barnean, noiz eta zuk edo zuk adierazitako beste norbaitek (garraiolaria ez den bat) produktua jaso duzuen egunetik zenbatuta edo erositako azken produktutik zenbatuta baldin eskari bakarrean pakete bat baino gehiago jasotzea aukeratu baduzu.

    Hortaz, eskaria epe horretan itzuli nahi baduzu eta elkar.eus-ek ez badu hutsik egin, eskaria kosta denaren dirua eta bidalketa gastuena bueltatuko dizugu, honela:

    • Produktu bat baino gehiago dituen eskari batean produktuetako bat itzultzen baduzu, ohiko bidalketa gastuen dirua bueltatuko dizugu (hau da, bidalketa erarik merkeenarena) produktu horren araberan.
    • Eskaria osorik itzultzen baduzu, ohiko bidalketa gastuen dirua bueltatuko dizugu (hau da, bidalketa erarik merkeenarena) eskari osoaren araberan.
    • Espainiatik kanpo igorritako produktua bada, bidalketa estandar bati dagozkion gastuen dirua bueltatuko dizugu.
    • Produktu bat zure etxean jasotzen badugu, gurea da jasotzearen gastuak fakturatzeko eskubidea.

    Baldin eta erositakoa elkar.eus-en hutsegite bategatik itzuli ez bada edo produktua behar bezala badago edo ez dago hondatua edo zuzena bada, ez dizugu itzulketa gastuen dirua bueltatuko.

  2. Produktua itzultzea 14 egun naturalen ondotik eta 30 egun natural igaro baino lehen

    Produktu bat itzuli nahi baduzu 14 egun igaro direnean eta 30 egun igaro ez direnean produktua jaso zenuenetik, soilik produktuak balio duenaren dirua bueltatuko dizugu. Ez dizugu bueltatuko bidalketa gastuen dirua, ezta itzulketa gastuena ere, ezta zure eskariarekin zerikusia duen beste gasturik edo zerbitzurik ere.

    Posta ordaindua ez duen itzultze-etiketa bat erabiltzen baduzu, zeure gain hartu beharko dituzu aukeratu duzun garraio konpainiaren bidalketa gastuak.

Liburu elektronikoa itzultzeko politikak

Erosi duzun liburua itzuli nahi baduzu edo okertuta erosi bazenuen, itzul dezakezu eta eska dezakezu dirua bueltatzeko, erosten den egunetik 14 egunen barnean. Kontuan hartu dirua bueltan jasotzen duzunean ez duzula libururako sarbiderik izango.

Gure Bezeroen Arreta zerbitzuarekin harremanetan jarri behar duzu dirua bueltatzea nahi duzula eskatzeko. Zuzenean eska dezakezu Erositakoa itzultzeko on line zentrotik.

ORDAINTZEKO MODUAK

Elkar.eus-en bi modutara ordaindu daiteke:

  • Produktua hartzean ordainduta (Espainian bakarrik)
  • Kreditu eta zor txartel hauekin: Visa, Visa Electron 4B, Euro 6000, MasterCard, American Express eta Maestro Internacional.

Zure txarteleko datuak sartu behar dituzu eskaria berresteko orduan.

Ordainketa modu batzuk ezin dira erabili elkar.eus-en. Ez ditugu onartzen ordainketa modu hauek:

  • PayPal
  • Txekeak edo postazko igorpenak
  • Edozein dibisarekin eskura ordaintzea
  • Pagakizunak
  • Banku helbideratzeak
  • Banku transferentziak

BIDALKETAK 0€-tik AURRERA

  • elkar dendetan
  • etxean 49€-tik aurrera

ITZULKETA

  • Gehienez 15 egun (jasotzen denetik)
  • Itzulketa bideak: elkar liburu-dendetan, biltegira bidali (Haizpea industriagunea 1, 20150 Aduna).
© 1998-2024 elkar liburu denda
X