elkar
Recherche
Avancée
 
Fermer
E-mail:
L.O.P.D. politika

Livres  »  lit. enfants et jeunes  »  lit. enfants et jeunes  »  lit. enf. jusqu’à 6 ans
animaliak - Antonio Rubio / Oscar Villan (il. )
animaliak

ENSTOCK Article en stock. Article disponible sur elkar.eus. Les articles en stock quittent le magasin dans les deux jours ouvrables. Le délai de livraison variera selon la modalité d'envoi et le pays de destination sélectionné.

9,50 €

avec la carte Elkar 9,03 €

Ajouter au panier saskiratu

Frais d'expédition ?

retrait GRATUIT en magasin

DOAN 49€tik gora

Synopsis
𠇊nimaliak” liburuak oihaneko piztien multzo ederra biltzen du, guztiak ezberdinak, guztiak adiskide. 𠇏rutak” liburuak, bestalde, gozo-gozoak diren hainbat jakiren eta beroien fruta-arbolen bildumatxoa egien du. Bi horiek, hain justu ere, Ilargian kulunkantari bildumako izenburu berriak dira. Liburuon hartzaileak, 0-3 urtera bitarteko neska-mutikoak dira, eta beraientzat berariaz ondu dira piktograma poetiko edo poegrama hauek guztiak poesia piktografikoaren modalitate berri bat izendatzeko hitza da poegrama eta irakurle txikiaren �gia hezi eta belarria eztitu”ko duen irakurketa-erritmoa aurkitzean datza, Antonio Rubioren esanetan. Bestalde, Óscar Villánen esku � urteko Ilustrazio Sari Nazionala– gelditu da liburutxo hauen proposamen estetikoa. Artisau-lan hutsa da berea, erraz antzematen diren pintzelkada eta koloretako tonuez hornitua, halako moldez ere ezen ehundurak ukitzeko modukoak baitira, kasik. Hondo argiari gailetzen zaio irudia marrazkia soil-soila eta erraz antzematekoa da, betiere Villánen beraren ikututxoa agerian dagoela. Sortzaile bien ekarpenaren alde biak –literarioa eta plastikoa– doitzean datza KALANDRAKAren egitekoa, sortze lanean bideratu eta, finean, behin betiko argitaraldia burutu. Ilargian kulunkantari bildumaren liburu bakoitza 𠇎rraz-erraza den eta musika-indar handia duen ariketa poetikoa da”. Gauzak horrela, bada, eskuinetik ezkerretara eta, goitik behera irakurri behar duela ikasiko du haurrak eta, halaber, orriak pasatzea bertsoen bilakaera dela. Grafiak baino, irudiek berek hartzen dute berebiziko garrantzi komunikatiboa. Aise antzematen dira irudiak, eta hitzen antzera eratzen dira, silaba zenbatuekin. Bertsoen gisara eratzen dira: ordenatuak, neurtuak, erritmodun eta errimadunak. Haur-haurretatik bakarka irakur daitezkeen irudiak dira, finean. Liburu bakoitza poema oso bat da eta ezaugarri hauen arabera ondua dago: haur kantutegiaren egitura poetikoaren baitan (bertso oktosilaboa, leloa eta zerrendatzea) tradiziozko kantutegiaren bitarteko poetikoak erabiltzen ditu (oihartzunak, errimak, erritmoak) eta lehenengo adinekoen interesguneei erantzuten diete. «Ilargian kulunkantari» liburu-bilduma 6 hilabetetik aurrerako neska-mutikoei zuzenduta dago, eta beraientzat berariaz ondu dira piktograma poetiko edo poegrama hauek guztiak.

BIDALKETAK 0€-tik AURRERA

  • elkar dendetan
  • etxean 49€-tik aurrera

ITZULKETA

  • Gehienez 15 egun (jasotzen denetik)
  • Itzulketa bideak: elkar liburu-dendetan, biltegira bidali (Haizpea industriagunea 1, 20150 Aduna).
© 1998-2024 elkar liburu denda
X