- Auteur: Batzuk
- ISBN: 978-84-9027-024-0
- EAN: 9788490270240
- Argitaletxea: ELKAR
- Collection: ARIAN EUSKARA METODOA
- Langue: Basque
- Formato: RUSTIKA
- Número de páginas: 192
- Tamaño: 285x220x14
- Argitaratze data: 2024-10-11
ENSTOCK Article en stock. Article disponible sur elkar.eus. Les articles en stock quittent le magasin dans les deux jours ouvrables. Le délai de livraison variera selon la modalité d'envoi et le pays de destination sélectionné.
Ikaslearen liburuak sei unitate didaktiko ditu. Unitate bakoitzean hiru helburu proposatzen
dira, eta helburu bakoitza ekintza komunikatibo bat da. Ekintza horietan bizitza
errealeko gaiak, egoerak eta testuinguruak islatzen dira; ikasleak, jarduera komunikatiboen
bitartez, hizkuntza modu naturalean erabiltzeko aukera izango du.
Ezinbestekoa da testuen esanahia ulertzea ekintza zuzen eta egoki burutzeko.
Entzumenean oinarritutako jarduerek berebiziko garrantzia hartzen dute.
Unitate bakoitza egiteko, 20 ordu aurreikusi dira (Ikaslearen liburua + Lan-koadernoa).
Dena dela, ikasle guztiek ez dituzte berdin baliatuko eskainiko zaizkien aukera
guztiak, norbanakoaren beharrak eta premiak ezberdinak izango baitira uneoro.
Ikaslearen liburuko erantzunak eta transkripzioak aparte eskaintzen dira (liburuaren
osagarri moduan), ikasleak eskura izan ditzan. Jarduerek erantzun bat baino gehiago
badute, aukera horiek ere jasota daude. Normalean, galdera itxiak proposatu dira,
baina galdera irekiak dituzten jardueretan, balizko erantzunak eman dira ia beti.
Ahozko testu guztien transkripzioak ere jaso dira.
Horrez gain, entzunaldien CDa eskaintzen da liburuarekin batera.