artur erregearen heriotza
- Auteur: Juan Kruz Igerabide
- ISBN: 978-84-9746-281-5
- EAN: 9788497462815
- Argitaletxea: EREIN
- Collection: GURE KLASIKOAK
- Langue: Basque
- Edizio urtea: 2005
ENSTOCK Article en stock. Article disponible sur elkar.eus. Les articles en stock quittent le magasin dans les deux jours ouvrables. Le délai de livraison variera selon la modalité d'envoi et le pays de destination sélectionné.
Synopsis
Hamasei urterekin, zaldunen bilera batera joan zen Artur. Hantxe zegoen ezpata ospetsu bat, ingude batean sarturik, eta ingudea harkaitz batean. Eskalibur zen ezpataren izena. Zaldun guztiak saiatu ziren Eskalibur ezpata ateratzen; izan ere, elezaharrak zioenez, ezpata hura ateratzen zuen zalduna Bretainia Handiko errege bihurtuko zen, eta bere agintepean bilduko zituen erresuma txiki guztiak. Zaldun asko ahalegindu ziren ezpata hura ateratzen, baina alferrik. Artur ere saiatu zen: esku batez heldu, eta harriaren bihotzetik atera zuen ezpata, gora jaso, eta une hartantxe bilakatu zen zuzentasunaren zerbitzari ibiltzen ziren zaldunen buru, bera artean zaldun izan gabe. Orduan, denen buru eta errege izendatu zuten, eta zin egin zuen zuzentasunaren alde borrokatuko zela, eta gizaki guztiak babestuko zituela, berdin aberatsak nahiz behartsuak. Zuzentasunaren zerbitzari zebiltzan zaldunen jaunak hamabi ziren, eta mahai biribil baten inguruan biltzen ziren, Artur buru zutela, Kamelot gazteluan. Artur erregeak Ginebra hartu zuen emazte, Bretainia Handiko printzesarik ederrena. Ginebraren bila Lancelot zalduna bidali zuen Arturrek, Kamelotera ekar zezan. Bidean, Lancelot eta Ginebra maitemindu egin ziren, eta bien arteko maitasun ezkutuak tragediaren bidea hartuko zuen.
Les produits de la même collection