Livres
»
sciences humaines et sociales
»
sciences humaines et sociales
»
philosophie
»
philosophie, bibliothèque d’auteurs
ezinezkoaren alde
- Auteur: Iñigo Martinez Peña
- ISBN: 978-84-1360-522-7
- EAN: 9788413605227
- Argitaletxea: ELKAR
- Collection: EZTABAIDA
- Langue: Basque
- Edizio urtea: 2025
- Formato: RUSTIKA
- Número de páginas: 160
- Tamaño: 210x140
ENSTOCK Article en stock. Article disponible sur elkar.eus. Les articles en stock quittent le magasin dans les deux jours ouvrables. Le délai de livraison variera selon la modalité d'envoi et le pays de destination sélectionné.
Synopsis
Nothing is impossible. Ez dago ezer ezinezkorik. Hori da gure garaiaren ideologiaren muina, behin eta berriro entzuten den leloa. Ezinezko guztiak gainditzeko nahi batek bultzatzen gaitu, sineste itsu batek. Nahi baduzu, egin dezakezu!, Zugan sinesten baduzu, lortuko duzu!. Hala al da, ordea? Liburuan zehar zalantzan jarri nahiko nuke ezinezkoaren kontrako jarrera hori eta kontzeptuaren alde egin, beste balio bat eman. Zer zentzutan? Balio hitza ekonomiara murrizteko joera daukagu, zerbaiten prezio hutsa balitz bezala, baina, noski, badira balio izateko beste modu batzuk ere pentsa dezagun, bestela, balio estetikoetan, balio etiko zein politikoetan edo balio sentimentaletan. Egun, ezinezkoa ukatzen duen diskurtso kapitalistak egonezin berezi bat sortzen du. Merkatuak eskainiko omen digu hutsune eta ezinezko guztiak baztertzeko moduko konponbidea! Konponbide teknologikoa, farmakologikoa, psikologikoa, ideologikoa izan daiteke, berdin du bata zein bestea izan, baina merkantzia batekin ahalik eta azkarren ekingo diogu bizitzan irekitako zuloa estaltzeari. Bizitza, ordea, ez da erabat konpontzen: bizitza bizi egiten da. Eta, horregatik, ezinezkoei erreparatzea eta haiekin artelanean aritzea bide hobea dela uste dut. Bizitzeko, finean, ez dagoelako gidarik.
Les produits de la même collection