- Auteur: Oier Guillan
- ISBN: 978-84-937830-1-3
- EAN: 9788493783013
- Argitaletxea: ARTEZBLAI KULTUR ELKARTEA
- Collection: ANTZERKIA
- Langue: Basque
- Edizio urtea: 2010
- Formato: RUSTIKA
1-3 semanies
Herio heroiren hastapenean absurduaren teatroaren ideia egon zen. Orain arte absurduak hizkuntza aldetik elkarrizketak sortzeko orduan sentitu izan ditudan mugak gainditzeko eta nire alde erabiltzeko tresna baliagarria iruditu zait. Euskarara ekartzen (gutxietan ´sortzen´) diren antzezlan gehienetan sumatzen ahal den hizkuntzaren artifizialtasun arrotza muturrera eramaten lagundu dit horrek, hizkuntza aldetik espresio propiorako eredu baliagarrien bila hasitako bilaketa oraindik amaitu gabean.
Arra.Arraroa.k behar bikoitz bati erantzunez sortutako lana da. Batetik aspaldian kezka eragin didan gai baten inguruan hasi nintzen lanean: zer den gizona izatea, eta horren inguruan gizonezkook sentitu izan ditugun presioak. Jakin badakit jende asko dabilela honen inguruko gogoeta sozializatzen; erreferentzia horiek interesgarriak iruditzen zaizkidan arren senari jarraitu diot oraingoan ere, ez naiz saiatu gaia arrazionalki lantzen. Bestetik lan honen estetika poesia eta t