linbotarrak (xabier lete iii. poesia saria)
- Auteur: Asier Serrano
- ISBN: 978-84-7681-941-8
- EAN: 9788476819418
- Argitaletxea: PAMIELA
- Collection: POESIA
- Langue: Basque
- Edizio urtea: 2016
- Formato: RUSTIKA
- Número de páginas: 96
ENSTOCK Article en stock. Article disponible sur elkar.eus. Les articles en stock quittent le magasin dans les deux jours ouvrables. Le délai de livraison variera selon la modalité d'envoi et le pays de destination sélectionné.
Synopsis
«Aldi honetako bataz besteko maila hein bat apalagoa bada ere, izan dira irabazletzat jotzeko moduko zenbait lan. Egin ohi diren hautaketa jarraituen ondorioz, 3 lan gelditu dira finalista: Koma komunak, Linbotarrak eta Talaiatik begira. Hiruen arteko aldekoak eta kontrakoak aztertu eta eztabaidatu ondoren, epai-mahaiak, azkenean, Linbotarrak lana jo du irabazletzat.
Linboaren metaforak besterik iradoki balezake ere, ez da hemen aingeru konturik batere. Aitzitik, arras kontu mundutarrak dira poemotan jorratzen direnak, eguneroko jokabideetatik hasi eta kritika sozial eta politikorainoko esparru guztian. Askotarikoak dira irudi poetikoak, erreferentzia eta estilo arras desberdinetakoak, eta gehienetan ageriko loturarik gabe, collage moduan uztartuak. Bestalde, ez dira gutxi poemotan agertzen diren ukitu surrealistak, eta poemategiak dezente du pop-etik edo are poesia filosofikotik ere. Ororen buru, hizkera eta irudi zuzenak erraz biltzen du irakurlea poetak egiten duen barne bidaira.» (Epaimahaiaren aktatik)
Les produits de la même collection