- Auteur: Amets Arzallus Antia / Ibrahima Balde
- ISBN: 978-84-17051-34-1
- EAN: 9788417051341
- Argitaletxea: SUSA
- Collection: NARRATIBA
- Langue: Basque
- Edizio urtea: 2019
- Formato: RUSTIKA
- Número de páginas: 152
- Tamaño: 215x135x12
ENSTOCK Article en stock. Article disponible sur elkar.eus. Les articles en stock quittent le magasin dans les deux jours ouvrables. Le délai de livraison variera selon la modalité d'envoi et le pays de destination sélectionné.
Miñan, Amets Arzallus, Ibrahima Balde: Gineako hiriburutik Nzerekorera mila eta hirurehun bat kilometro daude. Ibrahima han ibili zen hiru edo lau urtez, kamioi batean, gidari batek aprendiz onartu zuelako. Aste batean Konakrytik Nzerekorera joaten ziren, eta hurrengo astean Konakryra itzuli. Egun batean amak deitu zuen arte: anaia txikia falta zen etxean. Eta haren bila abiatu zen. Basamortua gurutzatu; pasatzaile, polizia, bahitzaileekin topo egin; egarria, gosea, mina ezagutu. Afrikatik Europarako bidea. Mediterraneoa zeharkatzen dutenak deshumanizatzea ezinbestekoa da haien heriotzen, kanporatzeen, ilegalizatutako bizitzen gaineko ezaxola zabaltzeko. Baina bizitza horietako bakoitza bakarra da eta, beraz, unibertsala. Eta kontatzeak hori azpimarratzen du. Ibrahima Balderen bizitzaren kronika da nobela hau, hark ahoz eta Amets Arzallusek letraz idatzia. Berezia duelako zauria, eta berezia kontatzeko manera. Hitz egitean han balego bezala.
-
iban | 07-10-2022
Liburu ederra. Istorio gogor eta hunkigarria. Zorionak Amets eta Ibraima!
-
Christophe | 22-05-2020
Nahi nuen euskaraz irakurri, nahiz eta ene euskara maila biziki ona ez izan. Liburu hau sorpresa handia zen. Textua ongi egitaratua da eta esaldiak labur samarrak dira (hiztegi simplea bainan aberatsa). Beraz, euskara ikasten duenarentzat aukera ezinhobe irakurtzeko. Gauza bera hitz teknikoak ez zaizkie gustatzenentzat. Oroz gainetik, garrantzitsua dena : egiazko historio hau zinez hunkigarria da. Liburu honek laguntzen gaitu jakiten migranteak nor diren eta zer jasan duten guregana etortzeko. Amets, milesker ainitz, malkoak etorri zaizkit begietara. Nahi nuke jakin Ibrahima zer bilakatzen den liburu idatzia denetik.