elkar
Recherche
Avancée
 
Fermer
E-mail:
L.O.P.D. politika

Livres  »  littérature  »  literature contemporaine  »  classiques jusqu’au xxe s.
moby dick - Herman Melville
moby dick
  • ISBN: 978-84-126681-4-8
  • EAN: 9788412668148
  • Argitaletxea: BALEA ZURIA
  • Collection: URREZKO SAILA
  • Langue: Basque
  • Edizio urtea: 2023
  • Formato: RUSTIKA
  • Número de páginas: 612
  • Tamaño: 240x165x34

ENSTOCK Article en stock. Article disponible sur elkar.eus. Les articles en stock quittent le magasin dans les deux jours ouvrables. Le délai de livraison variera selon la modalité d'envoi et le pays de destination sélectionné.

35,00 €

avec la carte Elkar 33,25 €

Ajouter au panier saskiratu

Frais d'expédition ?

retrait GRATUIT en magasin

DOAN 49€tik gora

Synopsis
Herman Melvilleren lan ezaguna itzuli du Juan Garziak, urte luzeetako lanaren ondoren. Literaturaren klasiko handienetako bat, nobelarik enblematikoenetakoa. Hala ere, hitzaurrean itzultzaileak esaten duen bezala, lehenik eta sakonenik, poeta zen Melville. “Poeta, ez alferrik eredu zuen harako beste erraldoi hura bezala ––Shakespeare––; poeta, alegia, hitzaren jatorrizko zentzutik hasita: sortzaile. Sortzaile hitzezko bikain (eledun irudimentsu) eta, biak ala biak, hitz-sortzaile itzel (irudimendun eletsu)”.
Hona "Moby Dick"eko esalditxo bat, irakurle batek baino gehiagok, beharbada, gainetik itsu pasatuko lukeena, baleagintzako xehetasun teknikoei buruzko digresio aspergarritzat jotako pasarte batean txertaturik baitoa:
Barealdi kobre-halako bizi bat ari zen, loto beilegi unibertsal bat irudi, gero eta zabalago hedatzen isil-isileko bere hosto baztergabeak itsasoaren gainean.
“Hain ere poesiatsua prosa, horratx, ezen itzulpenaren errotarri zakarretik pasaturik ere eusten baitio poesia bikaina izateari. Borgesek literaturari eskatzen ziona, berriro ere: funtsezko bikaintasun beregaina, onik irteten dena ia edonolako moldakaizkeriatik ere”.
Nahi duenak jakin Melvilleren berri, aise aurkituko du horretarako biografia-bazka ugari, baina ez du horretatik guztitik literatura-irabazi handiagorik aterako "Moby Dick"en orrialde bat irakurriz baino. Hainbat gaizki-ulertu eta aurreiritzi zabaldu dira liburuaren inguruan: gazteentzako abentura-liburu fantasiatsu bat baino ez dela, liburukote aukeran luze-bihurriegi, kontu eta orrialde mordoa sobera dituena.
“Bistan da zein den, betiere, gaizki-ulertu guztion konponbidea eta, bidenabar, literaturazalearen atseginbide gozamentsua. Ekin hortxe, bada, "Moby Dick"i: lehen esalditik izango duzu nork eraman bidaian. Eta ez ahal zara bertan galduko”.
Les produits de la même collection

BIDALKETAK 0€-tik AURRERA

  • elkar dendetan
  • etxean 49€-tik aurrera

ITZULKETA

  • Gehienez 15 egun (jasotzen denetik)
  • Itzulketa bideak: elkar liburu-dendetan, biltegira bidali (Haizpea industriagunea 1, 20150 Aduna).
© 1998-2024 elkar liburu denda
X