Livres
»
thèmes basques
»
xx. mendearen argi-itzalak
- Auteur: Pello Salaburu
- ISBN: 978-84-95589-25-5
- EAN: 9788495589255
- Argitaletxea: ALBERDANIA S.L.
- Collection: SAIAKERA
- Langue: Basque
ENSTOCK Article en stock. Article disponible sur elkar.eus. Les articles en stock quittent le magasin dans les deux jours ouvrables. Le délai de livraison variera selon la modalité d'envoi et le pays de destination sélectionné.
Synopsis
Azken hostoa erori zitzaiolarik XX. mendearen arbolari, leihotik begira harrapatu zuen egilea. Leihotik zeri erreparatuko eta orbel artean hasi da begira, zer geratuko den eta zer ez bereizi nahian. Izan ere, XX. mendeak orbel ugaria utzi du, tartean, ongarri bihurtuko dena lurrerako, baina baita pozoitsu gerta daitekeena ere. Paradoxen mendea izan dela dio Salaburuk. Aurrerapen ikaragarriak gertatu dira zientzian eta teknikan, baina, aldi berean, pentsatzekoak ez ziren biztanle kopuru aldaketak gertatu dira mundu «aurreratuan», GKEak dira nonahi, eta zientziari eraso egiten zaio hainbat unibertsitatetan. Gerren, genozidioen, eritasunen eta goseteen mendea, bai, baina giza eskubideena ere bai. Mundu global bat sumatzen da ekonomian, baina, aldi berean, haustura politikoz betea. Abiapuntu, Euskal Herria du Salaburuk, eta mendean zehar euskaldunez utzitako aztarna han-hemenka ageriko da; baina mundu osoa du aztergai eta kezkagai. Liburu aberatsa eta samurra, dena jarraian irakurtzeko. Baina, aldi berean, abaildurik joan zaigun mendearen oroigarri, kontsulta gisa erabiltzeko ezin egokiago gertatuko dena.
Les produits de la même collection
elkar txartela 20,43 €
elkar txartela 20,43 €