elkar liburu denda - Baldintza orokorrak
elkar txartela
Baldintza orokorrak
Zer da elkar txartela?
elkar Txartela Aduna 2021 S.A.U.-k kudeatzen du eta bezeroen fideltasuna saritzea du xede. elkar Txartela programan parte-hartzea eta programa horren garapena ondoren zehaztuko ditugun baldintzen araberazu zenduko dira. elkar Txartela programaren kideak jabeak dira. elkar Txartelaren jabeek produktu aukera zabala izango dute aukeran, hauek kultura eta aisialdiaren alorrekoak izango dira.
elkar Txartelaren jabe izateko adina
elkar Txartelaren jabe izateko 14 urte beteak izan behar dira. Gazteagoek ezingo dute elkar Txartelaren jabe izan.
elkar txartelaren egitarauan parte hartzea
elkar Txartela programan, Baldintza Orokorrak onartu dituen pertsona fisiko orok parte-har dezake. Parte-hartzailea adin txikikoa balitz, beharrezkoa izango da bere legezko ordezkariak eskaera orria sinatzea. elkar Txartelak bere eraginpean sortzen diren aktibitate eta eskaintza orotan parte-hartzeko eskubidea ematen du, betiere aldioro jakinaraziko diren baldintzen arabera. Jabeak elkar Txartela galduko balu horren berri emango du Txartelaren iruzurrezko erabilera eta kopiatua izatea ekiditeko. Txartelak iraunaldi mugagabea du.Â
Deskontuen lorpena eta promozio bereziak
elkar Txartelaren jabeak deskontuak izango ditu hainbat produktuetan. Papertegi, jolas eta ebooketan %5eko deskontu zuzena izango dute, eta euskal musikan %10ekoa. Liburuetan berriz, %5eko deskontua (ikasmaterialeko liburuak kanpo) hurrengo erosketa arte ezingo da erabili (egun bateko tartearekin gutxienez eta 4 hilabeteko epemuga duelarik). Kanpaina ezberdinetako abantailak ez dira metagarriak.
Komunikazio kanalak
elkar aldizkaria doan lortu ahal izango da elkar sareko edozein liburu-dendetan edo www.elkar.eus atarian. Aduna 2021 S.A.U.-k antolatutako promozio eta ekintza kulturalen berri izango du bezeroak onartutako medioen bidez.
Deskontuaren kondizioak
Erosketaren balioa gainditzen denean soilik erabili ahal izango da deskontua partzialki. Deskontu honen ordez ez da dirurik emango.
Informazioa, datuen eguneratzea, erreklamazioak eta gertakariak
Jabeak informazio gehigarria 902 198 707 (05 59 593 514, Iparraldean) telefono zenbakian edo txartela@elkar.eus helbide elektronikoaren bidez izan dezake. Jabeak Txartelaren datuak eguneratu edo edozein erreklamazio egin ditzake behar bezala identifikatu ondoren aipatutako bideak erabiliz.
Orokorra.
Aduna 2021 S.A.U.-k eskubide osoa du, noiznahi, Baldintza Orokor hauetan edo elkar Txartela programaren garapenari dagokion edozein arauetan aldaketak egiteko. Baldintza Orokor hauek indarrean diren lege eta arauen arabera kudeatu, bete eta betearaziko dira. Baldintza Orokor hauen interpretazioan eta ezarpenean sor litezkeen edozein arazo dela ere, aldeak, izan ditzaketen eskumenei berariaz uko eginda, Donostiako epaitegi eta auzitegietako jurisdikzioaren esanetara jartzen dira.
Baldintza hauek, lehendik ezarrita zeudenak deusezten ditu.
Datu Pertsonalak Babesteko arautegia betez, interesdunari jakinarazi nahi zaio emandako datu pertsonalak ELKAR (Aduna 2021 S.A.U.) enpresaren tratamendu-sistemetan jasoko direla, horixe baita Tratamenduaren Erantzulea. Hala, elkar Txartela programa kudeatzeko, jasotako kontsultei eta eskaerei erantzuteko, zure interesekoa izan daitekeen informazioa bidaltzeko eta bere jarduerari legez dagozkion funtzio guztiak egiteko erabiliko dira. Kontrakoa ez badiguzu adierazten, zure datuak epe zehatzik gabe kontserbatuak izan daitezke. Zure datuak tratatzeko oinarri juridikoak eskatutako zerbitzuak emateko kontratua betetzea eta Tratamenduaren Erantzulea legezko interesa dira. Zerbitzua hobetzeko asmoarekin zure datuak elkar Taldeko kide diren beste enpresei komunikatuak izan daitezke, beti datu pertsonalak babesteko legedia betez.
Zure datuak ikustea, zuzentzea, ezereztea, tratamendua mugatzea, tratamenduari aurka egitea eta portabilitatea eska dezakezu, baita gai honi buruzko beste eskariren bat egin ere. Horretarako, enpresara jo dezakezu, helbide honetan: ELKAR, Haizpea industriagunea 1, 20150 Aduna (Gipuzkoa), edo posta elektroniko honen bitartez: dblo-lopd@elkar.eus. Eskaerarekin batera, interesdunaren Nortasun Agiriaren kopia bidali beharko da. Interesduna eskariari emandako erabakiarekin ados ez badago edo erreklamazio bat jarri nahi badu, kontrol aginte eskudunera jo dezake, kasu honetan, Datuak Babesteko Bulegoa (aepd.es).